Durangoko jaietako garbiketa zerbitzua %54an indartuko dute

Anboto 2022ko urr. 5a, 13:56

2019ko jaiekin alderatuta, udalak %54 handituko du garbiketa zerbitzua. Goizero 38 behargin eta 24 garbiketa makina aterako dira kaleak garbitzera. Bestalde, udaltzaingoak agente kopurua bikoiztuko du.

Durangoko Udalak %54an indartuko du jaietako garbiketa zerbitzura bideratutako baliabide kopurua. 2019an 148 behargin ibili ziren herriko kaleak garbitzen; aurten, 228 izango dira. Horrez gainera, gora egingo dute garbiketa zerbitzu bereziek. Bost egunetan barik sei egunetan egingo dituzte garbiketa bereziok. Udalak ohar bidez jakinarazi du goizero 38 behargin irtengo direla kaleak garbitzera, eta euretako seik arratsaldeetan ere lan egingo dutela. Garbiketan zehar bost baldekatze kamioi, sei barredora, hondakinak batzeko hiru kamioi eta auzoetarako 10 garbiketa ibilgailu egongo dira. Udal agintaeriek adierazi dute "aurreikuspenagaz" jokatu gura izan dutela. "Dena den, herria garbi eta seguru mantentzeko modurik onena" norberagandik hasten dela adierazi dute. 

Bestalde, udaltzaingoak ere dispositiboa handituko du. Lan taldea bikoiztuko dute jende gehien batzen den egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!