Durangon Sapubike mendi bizikleta martxa egingo dute domekan

Anboto 2022ko urr. 5a, 10:50

Sapubike probako irudia (Artxiboko irudia)

Durangoko Otamotzena parketik irtengo dira.

Domeka honetan pandemia ostea lehenengo Sapubike mendi bizikleta martxa antolatuko du Durango MTB klubak. Aurtengo bederatzigarren aldia Durangoko Pagasarri kalean dagoen Otamotzena parketik irtengo dira, 09:00etan. Ibilbideak 30 kilometro ditu, 1.200 metroko desnibelarekin.

Proban zehar hornidura postu bat egongo da eta parte hartzaileek probako kamiseta bat jasoko dute opari probaren amaieran.

Izen-ematea (18 euro)  www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke barikuko 12:00 arte. Parte hartzaileen kopurua ez bada betetzen, martxaren egunean bertan ere eman ahalko da izena (20 euro) 07:30etik aurrera.

Martxaren ibilbidea LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!