Salahdin Abdala, Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteko ordezkaria, Durangon dago

Anboto 2022ko urr. 4a, 13:06

Durangoko Udalak harrera egin dio gaur. Harrera Herri Babesareak, Giza Eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sareak, antolatu du. Durango sare horretako kidea da.

Durangoko Udalak harrera egin dio gaur Salahdin Abdala Abdala Hanafiri, Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteko ordezkariari (AFAPREDESA elkartea). Udalak azaldu duenez, harrera Herri Babesareak antolatu du, Giza Eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sareak. AFAPREDESA 1989ko abuztuaren 20an eratu zen Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan. Giza Eskubideen aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta Saharako legeek halantxik aitortzen dute. Giza Eskubideen egoerari, desagertuen eta torturatuen defentsarako ezintasunari eta Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditzearen ondoriozko larritasunari emandako erantzun zibil gisa sortu zen. 

Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak egin diote harrera. “Durangon elkartasun berezia dugu Sahararekiko, batez ere hainbat elkartek egiten duten elkartasun lanagatik. Uda honetan bertan, Tindufetik iritsi diren 25 haur izan ditugu oporrak bakean igarotzeko, eta duela hamar egun baino gutxiago Sultana Jaya giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararraren hitzaldia izan genuen herrian. Horregatik, gaur ere ongietorria egiten dizuegu”, adierazi agintariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!