Aurten 7 urtetik senior mailara arteko zortzi talde izango ditu; guztira 170 jokalari. 94 jokalari federatuak izango dira eta gainerako 76 errugbi eskolan ibiliko dira.
Gizonen talde nagusiak zapatuan hasiko du Euskal Ligako denboraldia. Baztango Menditarrak taldearen kontra jokatuko du. Emakumeen talde seniorrak ere asteburuan ekingo dio Euskal Ligari. Donostiako Bera Bera taldearen kontra jokatuko du lehenengo jardunaldian.
18 eta 16 urte arteko taldeek, berriz, oraindik ez dute denboraldia hasiko asteburu honetan.Talde biek Elorrioren kontrako lagunartekoak jokatuko dituzte zapatuan.