Ima Garrastatxuk EH Bilduren hautaketa prozesura aurkeztea erabaki duela iragarri du

Anboto 2022ko ira. 30a, 13:24

Durangoko alkateak gutun ireki batean jakinarazi duenez, herri "indartsu" bat gura du, "ekonomikoki, kulturalki eta sozialki erreferentea dena eta inor atzean uzten ez duena". Horretarako, "lan asko" dagoela dio.

Ima Garrastatxuk Durangoko alkate izateko EH Bilduren hautaketa prozesura aurkeztea erabaki du. Alkateak erabaki horren berri eman du sare sozialetan zabalduriko gutun irekian. "Gure proiektua ez da legegintzaldi batean amaitzen, guk urte luzetarako proiektua daukagu. Eta zarata eta liskarrei, guk lan gehiagorekin eta irribarre batekin erantzuten diegu", adierazi du alkateak. Ildo horretan, "Durango indartsu bat" gura duela adierazi du, "ekonomikoki, kulturalki eta sozialki erreferentea dena eta inor atzean uzten ez duena". Horretarako, "lan asko" dagoela dio. "Honegatik guztiagatik, EH Bilduren proiektua lau urte gehiagoz zuzendu gurako nuke", esan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!