Azterketa akustikoak egingo dituzte Durangoko Alde Zaharrean

Anboto 2022ko ira. 30a, 12:44

Udalak Zarata Mapa egin gura du, horrekin kutsadura akustikoa murrizteko neurriak hartzeko.

Durangoko Udalak martxan ipini du Alde Zaharrerako azterketa akustiko zehatza egiteko prozesua. Agintariak DAZ Durangoko Alde Zaharra elkarteko kideekin batu dira egunotan, eta bertan jakinarazi dituzte planaren nondik norakoak. Izan ere, Durangoko Udalak Zarata Mapa egin gura du "kutsadura akustikoa murrizteko politikak bideratzeko helburuagaz". Azterlan hori egiteko 120.000 euro erabiliko dituzte. Udalak adierazi duenez, azterlana 2023 hasieran egin gura dute, "baina gai hori eta beste batzuk Udalak auzokideekin etorkizunean egingo duen bileran erabakiko dira". Ima Garrastatxu alkateak balioan ipini du azterketa egitearen garrantzia, bertan identifikatzen diren puntuetako soinu inpaktua murriztuta "herritarren bizi kalitatea" hobetuko duelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!