Gaba Baltza ospatzeko eta antolatzeko berbaldia gaur, Kurutzesantun

Anboto 2022ko ira. 28a, 11:18

gaubeltza.eus

Aritz Lili laudioarrak eskainiko du berbaldia. Halloween gurean sustraitu baino lehen Euskal Herrian Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatzen zela azalduko du Lilik. Horrez gainera, "kontsumismotik" aldendutako eredu bat posible dela aldarrikatuko du.

Berbaro elkarteak Gaba Baltza zer den azaltzeko eta berau antolatzeko berbaldia programatu du gaurko. Berbaldia arratsaldeko 18:30ean izango da Kurutzesantu museoan. Saioa Aritz Lilik (Laudio, 1987) gidatuko du. Azken urteotan Domusantu bezperako gauaz Halloween jaiaren iruditegia gizarteratu dela eta, Halloween ailegatu baino lehen Euskal Herrian Arimen Gaua edo Gaba Baltza ospatzen zela azalduko du Lilik. "Jaiak hartu-eman handia du naturagaz, eta ia herri guztietan ospatu izan da. Naturaren zikloekin lotuta dago, urteko sasoi honetan lozorro moduko batean sartzen delako Lurra, deskantsu batean, nolabaiteko hiltze batean", azaldu du. Horrez gainera, Euskal Herriko Gaba Baltza beldurrari loturiko elementuekin ospatu izan dela azalduko du Lilik: mozorroekin, kantu-eskearekin eta kalabazekin, adibidez. Gaba Baltza Halloween jaiak dakarren eredu kontsumistatik kanpo ospatzera deitu du laudioarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!