[ARGAZKI GALERIA] Tabirako Baquék bere 53 taldeak aurkeztu ditu denboraldiari ekin aurretik

Anboto 2022ko ira. 27a, 09:00

Durangoko saskibaloi klubak maila guztietako taldeak aurkeztu zituen joan zen barikuan merkatu plazan egindako aurkezpenean.

Aurten 53 talde dituzte eskola mailakoen eta federatuen artean; guztira, 720 jokalari edo entrenatzaile. EBA mailan ari den gizonen talde nagusiak urriaren 8an hasiko du denboraldia. Landako kiroldegian Megacalzado Ardoi taldea hartuko du. Lehenengo Nazional Mailan dabilen emakumeen talde nagusiak, berriz, urriaren 1ean jokatuko du ligako lehenengo norgehiagoka. Kasu honetan ere etxean ekingo dio denboraldiari Ibaeta Basket Easo taldearen aurka.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!