Durangoko umeek eskaladan trebatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Udalak Roko Txikia zabaldu du Landako I kiroldegian. Zerbitzua erabili gura dutenek hilabeteko zein urteko bonua edo eguneko sarrera ordaindu beharko dute, gainerako zerbitzu guztiak bezala. Dena dela, igerilekuetarako bonua duten umeek rokodromora debalde sartu ahalko dutela jakinarazi du udalak. Rokodromo txikiaren diseinua Eider Eibar ilustratzaileak egin du eta udalekuetan egondako umeek margotu.