Durangoko San Roke auzoko aparkalekuan gertatu da: furgoneta gorri batek aparkatuta zeuden hiru auto kolpatu zituen zapatutik domekarako goizaldean, goizaldeko 02:30ak aldera. Furgonetak bidetik irten zuen, eta hiru auto eraman zituen aurretik. Durangoko udal iturriek jakinarazi dutenez, furgoneta gidariak "ihes egin zuen istripua eragin eta berehala". Gaineratu dutenez, dagoeneko identifikatu dute gidaria, udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da eta "trafiko segurtasunaren kontrako delitua" egotziko diote.