Durangoko Udalak sanfaustoak iragarriko dituen kartela zein izango den jakinarazi du. Kartelaren egilea Jaume Gubianas Escude da, Bartzelonako probintziako Navás herrian jaiotako artista (Herrialde Katalanak). Berea izan da lehiaketara aurkezturiko 34 kartelen artean irabazlea. Duela aste batzuk, irailaren 5etik 9ra, Durangoko Udalak jaiak iragarriko dituen kartela bozkatzeko epea zabaldu zuen. Gubianasen kartelak botoen %30,1 jaso ditu. Astelehenean, hilaren 19an, udalak jaietako txupina zeinek jaurtiko duen argituko du.