Atxondoko parke biosasungarria prest dago herritarrek erabiltzeko. Kalistenia parke bat, parkour eta skate pista, rokodromoa eta tirolina, besteak beste, jasotzen dituen parkea dagoeneko erabilgarri dago. "Oso pozik gaude kirol-diziplina desberdinak egin ahal izango diren espazio berri honen irekierarekin. Gobernu talde gisa, atxondarren bizi-kalitatea hobetzeko lanean jarraituko dugu, lehen egunetik egin dugun bezala", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.
Bestalde, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak aire zabaleko kirol-jardueren parkea Atxondo eta inguruetarako espazio potentzial bat dela azaldu du, "eta herritarrak bertan kirola egitera animatzen ditut".