Harreman toxikoeak eta osasuntsuak identifikatzeko lantegiak, pribilegioei eta intersekzionalitateari buruz hausnartzekoa, lodifobia, autodefentsa feminista, Wikiemakumeak zein emakume migratzaileentzako ikastaroa. Durangoko Andraguneak ikasturte honetako jarduerak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Honako lotura honetan topatu daitezke bakoitzari buruzko xehetasun guztiak.
Zalantzaren bat duenak 944657092 telefonora edo andragunea@durango.eus helbidera jo dezake. Berdin Andragunera bertara joanda. Ikastaroetako plazak mugatuak dira; beraz, beharrezkoa balitz, zozketa bat egingo litzateke ikastaro bakoitzean aurrez izena eman duten emakume guztien artean. Kasu horretan, Durangon erroldatutakoei emango zaie lehentasuna. Taldea osatzeko, gutxienez zortzi pertsona egongo dira, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da (baldintzen arabera).
Aurrez izena emateko, kanal hauek erabiliko dira:
- Aurrez aurrekoa: Andragunea, (Lariz dorrea, 2) Astelehenetik barikura
10:00-14:00 / Astelehena eta eguaztena 17:00-19:00. - Posta elektronikoa: andragunea@durango.eus
- Telefonoa: 94 465 70 92