Merina Gris, Vulk, J Martina eta Konorte, besteak beste, Durangoko txosnaguneko kontzertuetan

Anboto 2022ko ira. 12a, 15:39

Durangoko jaietan, txosnagunean zein kontzertu egongo diren iragarri du Txosna Batzordeak. Besteak beste, Vulk, Añube, J Martina eta Merina Grisek jo dute bertan. Durangaldeko Peio eta Itsua, Konorte, Parkatu, Penny Fleck, eta Laru taldeek eskainiko dute kontzertua. Aurten ere Landako Gunearen inguruetan jarriko dute txosnagunea. 

Talde hauek ariko dira txosnagunean: Konorte, Parkatu, Penny Fleck eta Laru, Vulk, Añube, Los Zopilotes Txirriaos, Hija del Nopal, Txillardegi, Peio eta Itsua, J Martina, Merina Gris, DJ Reimy eta Beñat eta Maixa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!