Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak 2022-2023 ikasturte berrirako ekintza programa aurkeztu du. Adin guztiei bideratutako ekintzen bitartez, helduek askotariko Irakurketa Klubak, Sormen Idazketa Tailerrak, eta irakurketa, sormena eta dibulgazio zientifikoa lantzeko tailerrak izango dituzte. Umeentzako ere hainbat ekintza kultural egongo da, besteak beste, Azalerako Ipuinak, Liburuen Poltsa, Berba Parranda, Unibertsoan Barrena edota Filosofia tailerrak. Honako lotura honetan kontsultatu daitezke xehetasun guztiak.
Ekintzetan izena emateko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Ikastaro bakoitzak plaza kopuru mugatuak izango ditu. Leku baino baino pertsona gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.