Bertan, Durangoko L'Atelier eskolako 56 ikaslek parte hartu dute eta emaitza ezinhobeak eskuratu dituzte. Oiana Azconizagaren dantzariek guztira 13 sari eskuratu dituzte. "Inoiz ahaztuko ez dugun txapelketa izango da. Ikasleek maila guztietan sariak irabazi dituzte eta gainera, beste behin gure dantza eskola mailarik eta altuenean gelditu da", azaldu du Azconizagak.