[EGITARAUA] Ibaizabal auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburuan, lehenengo aldiz

Anboto 2022ko irailaren 6a

Asteburu honetan ospatuko dituzte, irailaren 9an eta 10ean. Marmitako txapelketa, sushi tailerra, kontzertuak eta umeentzako ekintzak egongo dira. 

EGITARAUA

Irailaren 9a, barikua

  • 18:00 Umeentzako ekintzak: ping pong, volley, Klarionak eta lur grafittiak, aurpegi margoketa.
  • 19:00 Txupinazoa.
  • 19:00 Pintxo pote herrikoia trikitilariekin.
  • 21:30 Pintxada: Kska Selektorrak.

Irailaren 10, zapatua

  • 11:00 Umeentzako ekintzak: ping pong, volley, Klarionak eta lur grafittiak, aurpegi margoketa.
  • 11:30 Patinete lasterketa.
  • 12:00 Umeentzako sushi tailerra.
  • 13:00 Marmitako txapelketa.
  • 14:00 Gazta zozketa.
  • 15:00 Marmitakoaren aurkezpena eta dastaketa.
  • 16:30 Mus txapelketa.
  • 19:00 Txaranga: Debrass Band.
  • 21:30 Kontzertuak: Penny & Fleck eta EK Ramirez & Zenn.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!