Aramotzeko auzo-etxe berria Errotaritxuenan kokatuko dute

Anboto 2022ko ira. 6a, 10:23

Lokalak bilerak egiteko gunea zein ostalaritza gunea izango ditu. Udalak lizitaziora atera ditu lanak.

Durangoko Udalak lizitaziora atera ditu Aramotzen auzo-etxe berria egiteko lanak. Ia 200 metro karratuko esparruan, auzo etxeak aisialdirako eta gizarte jardueretarako espazio berri bat eskainiko die auzotarrei. Bilerak egiteko guneaz aparte, ostalaritza jarduera ere izango du guneak. Udalak tabernako barra, mahaiak, sukaldea, komunak eta biltegia atonduko dituela iragarri du. Hain zuzen ere, Errotaritxuena kaleko 12. eta 13. atarietan kokatuko da auzo-etxe berria. Obren lizitazioa 239.600 eurokoa da.

Aramotzekoa izango da udalak gauzatuko duen lehenengo auzo-etxea, baina aurreratu du horren ondoren auzo-etxe gehiago egingo dituela Muruetatorren eta Juan Itziarren. Azken honi dagokionez, joan zen astean iragarri zuen udalak lokal biko auzo-etxea egingo duela bertan. Udal arduradunek adierazi dute auzoetako dinamikak "indartu" gura dituztela, auzoak "azpiegituraz eta zerbitzuz hornitzetzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!