Jarduera guztiak doan probatzeko aukera eskainiko du Durango Kirolakek irailean zehar

Anboto 2022ko ira. 5a, 14:56

618 65 60 73 zenbakira Whatsapp mezu bat bidali edota Landako I edo II kiroldegiko harreretan eskaera egin beharko da.

Ikasturte berria heltzearekin batera, Durango Kirolakek bere instalazio eta jarduerak doan probatzeko aukera eskainiko du irail osoan zehar. Hurrengo loturan (https://labur.eus/Gt8X7) ikus daitezke ikastaro eta jarduera guztiak. Interesik izanez gero, nahi duenak proba bat eskatu ahalko du jarduera eta ordutegia adieraziz. Horretarako 618 65 60 73 zenbakira WhatsApp mezu bat bidali edota Landako I edo II kiroldegiko harreretan eskatu beharko da.

“Durango Kirolak-eko ateak ireki nahi dizkiegu durangar guztiei, eta irailean zehar gure zerbitzu guztiak doan probatzeko aukera izango dute. Ikasturte berri hau modu osasuntsuagoan hasteko aukera eman nahi diegu”, adierazi dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!