Asier Agirre azpitxapeldun geratu da maratoi erdien munduko txapelketan

Anboto 2022ko ira. 5a, 11:42

Asier Agirre ezkerrean munduko txapelketako podiumean.

Distantzia horretan bere inoizko posturik onena errepikatu du.

Asteburuan Virtus maratoi erdien munduko txapelketa lehiatu dute Portugalgo Viseu herrian eta Asier Agirre (Durango, 1989) azpitxapeldun geratu da. 2015ean ere postu horixe lortu zuen eta 2016an hirugarren geratu zen. Bi txapelketa horiek Portugalen lehiatu ziren.

Korrikalari durangarra “oso pozik” dago emaitzagaz. “Entrenatzen bai, baina lau hilabete lehiatu barik neramatzan. Hamalaugarren kilometroan pattalaldi bat izan nuen, baina egoerari buelta eman nion eta gustura sentitu nintzen”, adierazi du.

Honako hau izan da bere denbora: 1.13.44. Cristiano Pereira irabazlea gertu izan du: 1.13.08. “Pereira Tokioko Joko Olinpikoetan aritua da eta korrikalari bikaina da. Beragandik 36 segundora bakarrik geratzea handia da niretzat. Ezin dut gehiago eskatu”, azaldu du.

Aurrera begira, neguan krosean arituko da eta ostean pistako txapelketei ekingo die. 2023ko helburu nagusia Frantzian lehiatuko diren Global Games jokoak izango dira.

Asier Agirre Portugalgo txapelketako une batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!