Durangoko TAO zerbitzu berria irailaren 26an ipiniko dute martxan

Anboto 2022ko abu. 31a, 18:09

Herriko TAO guneak handituko dituzte, eremuak, besteak beste, Muruetatorrera zabalduta.

Azken boladan aparkalekuetako marrak margotu dituzte, eta martxoko zein uztaileko osoko bilkuretan TAO sistema berria zein izango zen erabaki zuten udal politikariek. Orain dena martxan ipintzea baino ez da falta. Durangoko Udalak sare sozialetan iragarri duenez, TAO sistema berria irailaren 26an ipiniko dute martxan. Xehetasun guztiak irailaren 7an argituko dituzte. Edozelan ere, udalaren asmoa TAO guneak zabaltzea da, orain arte indarrean dauden bi guneetatik laura pasatuta. Besteak beste Muruetatorrera zabalduko dute zerbitzua, eta herrian sakabanatutako parkimetro kopurua ere handituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!