Egitaraurako proposamenak aurkezteko epea bihar hasiko da; urriaren 15erako epea edukiko dute hori egiteko asmoa dutenek. Azokan parte hartzea gura duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek irailaren 30erako epea izango dute. Ikasle goiza abenduaren 7ko goizean egingo dute.
Bost egunez, kulturaren plaza bilakatuko da beste urte batez Durango. 57. Edizio honetan online dendak jarraipena edukiko du, eragileen parte hartze presentziala eta digitala bermatzeko. Aurreko edizioetan bezala, Talaia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatokia guneak egongo dira Durangoko Azokan.