Asfaltatze lanak hasiko dituzte Montevideo eta Zumalakarregi kaleen lotunean

Anboto 2022ko abu. 29a, 09:49

Asfaltatze lanek segida izango dute datozen asteetan, herriko beste hainbat puntutan.

Durangoko Udalak asfaltatze lanak egingo ditu herriko hainbat puntutan. Lanei gaur ekingo die, Zumalakarregi eta Montevideo kaleen lotunetik hasita, eta herriko beste hainbat puntutara zabalduko dituzte lanak datozen asteetan. Jarduketen helburua "galtzadaren egoera txarragatik ibilgailuetan kalteak saihestea" eta "seinale horizontalak hobetzea" izango da, udalak adierazi duenez. Udalak 209.787 euro inbertituko ditu hobekuntza lanetan.

Honako puntu hauetan egingo dituzte asfaltatze lanak:

  1. Zumalakarregi-Montevideo bidegurutzea
  2. Juan Antonio Abasolo
  3. Tronperri  
  4. Intxaurrondo (zebrabide berria)
  5. Tabirabide
  6. Agirre Lehendakaria kalea (Nº-8-10 - San Ignacio kalearekin bidegurutzea)
  7. Herriko Gudarien Kalea (zebrabidea berriztea)
  8. Askatasun Etorbidea (Aramotz) Iurretara arte
  9. Pagasarri (Martxoak 8ko bidegurutzetik Askatasun Etorbideako bidegurutzera arte)
  10. Zabalarra Nº7-11 
  11. Antso Estegiz – Larrasoloeta bidegurutzea
  12. Zumar eta Larrasoloeta kaleak (lanak bi zebrabidetan)
  13. Faustebide kalea
  14. Zuhatzola parkea (kaltetutako guneak hobetu)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!