Sei hilabeteko lanak amaierara ailegatu dira. Durangoko Udalak San Inazioko umeen jolasgunea berritu du aisialdirako elementu berriak ipinita. Egurrezko altzariak eraikitzeaz gainera, arrapala bikoitzeko tirolina, oreka joko horizontalak eta sare-joko berriak ipini dituzte. Otamotzena parkearen ostean berritutako bigarren parkea da San Inaziokoa. Udalak iragarri du aurrerantzean ere ildo beretik jarraituko dutela, Sasikoako eta Txibitenako jolasguneak berrituta. San Inaziokoa berritzeko lanek 85.000 euroko aurrekontua izan dute.