Durangoko tren geltokian jaitsitako emakume batek jasandako sexu erasoa ikertzen ari dira

Anboto 2022ko abu. 25a, 12:22

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Bilboko Aste Nagusian izandako sexu eraso bat argitzeko. Segurtasun Sailaren arabera, biktima Durangoko tren geltokian jaitsi zen martitzen goizaldean. 

Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du Bilboko Aste Nagusian egondako sexu eraso matxista bat argitzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek jakinarazi dutenez, erasoa martitzen goizaldean gertatu zen. Hain zuzen ere, eraso hura salatu zuten ehunka bilbotarrek, atzo, Arriaga plazaren aurrean. Ikerketak, baina, datu berri bat utzi du goiz honetan, erasoa jasan zuen biktima Durangoko tren geltokian jaitsi baitzen goizalde hartan bertan. Halantxik adierazi dio Segurtasun Sailak ANBOTOri: “Bilboko sexu erasoa Durangoko tren geltokian jaitsi zen emakume batekin dago erlazionatuta”.

Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuak Herri Irratian adierazi duenez, biktima “trenean esnatu” zen eta ez du “ezer” gogoratzen. Sailburuak gaineratu biktimak “sexu eraso bat jasan izanaren zantzuak” ageri zituela, eta horrenbestez, gertaturikoa sexu eraso lez ikertzen ari direla. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!