Durangoko Udalak 1.300.000 euroko laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, udal erakundeen digitalizazioa sustatzeko. Horretarako, Durangoko Udalbatzak kreditu aldaketa bat onartu du eguazten honetako osoko bilkuran, udal barruko eraldaketa digitalari bultzada emateko. Datozen hilabeteetan herritarrek toki administrazioko atalekin egin beharreko izapide digitalak erraztu gura dituzte. Barne funtzionamendua, zibersegurtasuna edo sistemen modernizazioa zabaltzeaz gainera, Udalak hobekuntzak egingo ditu honako arlo hauetan: herritarren txartel unitarioan, kirol eta lokal publikoetako sarreretan, Herritarren Kutxazainetarako sarbidean eta Egoitza elektronikoan. Moldaketak 2023ko abenduaren 31rako amaituta izatea gura dute, orduan amaitzen dira-eta laguntzak justifikatzeko epea.