Durangoko jaietarako kartel lehiaketa, martxan

Anboto 2022ko uzt. 19a, 10:50

Irabazleak 900 euro eskuratuko ditu. Durangarrek boto bidez erabakiko dute zein den irabazlea.

Durangoko Udalak martxan ipini du sanfaustoak iragarriko dituen kartel lehiaketa. Artista afizionatuek zein profesionalek parte hartu ahalko dute bertan. Bakoitzak hiru lan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Obra guztiak jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan beharko dira. Lanak aurkezteko, egileak eskari orria bete beharko du.

Irabazleak 900 euro jasoko ditu. Kartel irabazlea aukeratzeko bi fasetako prozesua egingo dute. Epaimahaiak 7 kartel finalista aukeratuko ditu lehenengo. Gero, herritarrek zazpi horien aurtean aukeratuko dute zein den irabazlea, botoa emanda. Lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da, 14:00etan. Obrak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak entregatu beharko dira. Lehiaketari buruzko informazio gehiago gura duenak 946030030 telefonora deitu dezake. Kartel irabazlea zein den irailaren 14an jakinaraziko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!