[EGITARAUA] Durangoko Madalena auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2022ko uzt. 19a, 09:21
Madalenako jaiak (Artxiboko irudia).

Luhartzen erromeria, paella eta tortilla janak, umeentzako jolasak eta beste hainbat ekimen egongo dira uztailaren 22ko barikutik 24ko domekara bitartean.

Auzo Alai Madalenako Auzokideen Elkarteak da jaien antolatzailea. Hona hemen jaietako egitarau osoa:

UZTAILAK 22 - BARIKUA

  • 12:00 Meza Madalena auzoan.
  • 12:30 Txistulariak.
  • 12:30 Luntxa.
  • 13:00 Kriskitin Dantza Taldearen saioa.
  • 19:00 Tortillak hartzea. Euria egiten badu Francisco Ibarrako arkupean, Gizarte Segurantzaren lokala dagoen tokian. DJ Gabiren musika.

* Argazki erakusketa Ermitako plazan.

UZTAILAK 23 - ZAPATUA

  • 10:30 Zumba klasea Fray Juan de Zumarraga kalean. Euria egiten badu Maristak ikastetxean.
  • 11:30 Umeen jolasak, ermitako plazan eta Francisco Ibarran. Euria egiten badu Maristak ikastetxean.
  • 12:30 Trikipoteoa.
  • 13:00 Paella herrikoia Rincon tabernak antolatuta.
  • 16:00 Tute, briska eta igel txapelketak. Madalenako ermitan eta euria egiten badu Gizarte Segurantzako arkupeetan. Igel txapelketa Palentziako zentroan egingo da.
  • 16:00 Wanted Salaheddine & Quiet Guest taldearen kontzertua Madalenan.
  • 17:00 Cars eta txalupak Fray Juan de Zumarraga kalean.
  • 17:00 Angel eta bere taldeak musika akustikoarekin girotuko dute Plateruen plaza (eszenatokirik gabe).
  • 21:00 Luhartz taldea Fray Juan de Zumarraga eta Francisco Ibarra kaleen irletan.
  • 22:30 Atsedenaldia.
  • 23:30 Luhartz taldea.

UZTAILAK 24 - DOMEKA

  • 10:30 Haurrentzako marrazki lehiaketa.
  • 10:30 Herri bazkaria. Etxean egin daiteke eta, baita tokian bertan ere. Ermitan eta Francisco Ibarran.
  • 11:30 Herri kirolak Fray Juan de Zumarraga kalean 13:00 arte.
  • 13:30 Epaimahaiari platerak aurkeztea.
  • 14:30 Herri bazkaria aurkeztutako platerekin.
  • 17:00 Txokolatea eta madalenatxoak. Madalena ermitan eta Francisco Ibarran.
  • 18:00 Dantzaldia Alai bikotearekin Francisco Ibarra kalean. Euria eginez gero Maristak ikastetxean.
  • 20:30 Jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!