Negozioek gaurtik irailaren 30era arteko epea izango dute kanpainan parte hartzeko. Dokumentazioa Herritarrentzako Arreta zentroan edo udalaren egoitza elektronikoan entregatu beharko dute. Kanpaina berria irailean hasiko da. Kontsumoa dibertsifikatzeko helburuagaz, establezimendu bakoitzak 15 euroko 200 bonu onartu ahal izango ditu gehienez. Hau da, udalak 3.000 euro ordainduko ditu gehienez komertzio bakoitzeko. Modu horretan, bonuak komertzio ezberdinetara iristea bultzatuko dute.