Gaztetxea izandakoa botatzeari buruzko bilerara deitu dituzte auzotarrak

Anboto 2022ko uzt. 16a, 08:46

Durangoko Udalak dioenez “aurrerapen nabarmenak” egin dituzte eraikina botatzeko bidean. Orain, informazio hori “lehen eskutik” eman gura diete Montevideo kalearen bueltako bizilagunei. Bilera uztailaren 19an izango da 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. 

Otsailean, Udalak eta eraikinaren jabeek akordio bat sinatu zuten. Testuan jaso zutenez, eraikina botatzeko gastuak jabeek bere gain hartuko zutela adierazi zuten. Hitzarmen hark atzean utzi zuen joan zen legegintzaldian Udalak eta URA agentziak eraikina erdibana botatzeko plana. Euskadiko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo zuen garai hartako gobernu taldeak eta URAk sinaturikoa. Horren ostean, jabeek eraikina bota ahal izateko baimenak eskatzeari ekin zioten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!