Sagreras Buenos Airesen jaio zen, Argentinan, eta bertako Astor Piazzolla kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 2005az geroztik organo jotzaile karguak eduki ditu basilika desberdinetan, eta errezitaldiak eskaini ditu Uruguain, Brasilen, Suitzan, Mexikon edota AEBetan, besteak beste. Bestelako jarduerak ere antolatzen ditu, organoari buruzko ezagutza zabaltzeko. Horrela, 2020az geroztik Radio Nacional Clasica argentinarrak emititzen duen 'Organistica' irratsaioaren gidaria da, besteak beste.