HAPOaren Aurrerapen dokumentua aurkeztuko dute jendaurrean

Anboto 2022ko uzt. 11a, 10:27

Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua ipiniko du jendaurrean ikusgai, irailaren 30era arte. Bihar, martitzena, berbaldi informatiboa eskainiko dute.

Behin-betiko proiektua onartu baino lehen, Durangoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapen dokumentua aurkeztuko du jendaurrean. Uztailaren 12an berbaldi informatiboa eskainiko dute osoko bilkuren aretoan. Hitzaldia 18:30etan izango da. Dena dela, dokumentua www.durango.eus atarian dago eskuragarri, eta Udalaren Bulego Teknikoan ere fisikoki egongo da ikusgai, astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara. 

Bestalde, erredakzio taldearen argibideak presentzialki jaso gura dituenak horretarako aukera izango du aldez aurretiko txanda hartuta. 946030011 telefonora edo plan@durango.eus helbidera jo ahalko da horretarako. Azkenik, iradokizunak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!