Miren Agur Meaberen eta Dana Moyaren emanaldia Durangon

Anboto 2022ko uzt. 8a, 10:00

Begiak zerumugan ikuskizunak izen bereko poesia liburua du abiapuntu. Poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da, eta Dana Moyak eta Miren Agur Meabek bat egin dute bertan.

Moyaren eta Meaberen lanak barne bidaia bat proposatzen du, eta "norberaren iparrari eta izarrari kasu egiteaz, bizipoza babesteaz eta martxan jarraitzeaz" mintzo dira. Barikuan izango da emanaldia, 20:00etan, Benita Uribarrena parkean. Bizenta Mogel udal bibliotekak antolatu du ekitaldia, Uda Giro programazioaren barruan. Euria eginez gero, San Agustin kulturgunean egingo dute ekitaldia. 

Bestalde, Carnage antzerki konpainia frantziarrak Les Tapas ikuskizuna aurkeztuko du, domekan, Aurora Abasolo parkean; 20:00etan hasiko da. Familia osoarentzako proposamena da Les Tapas. Carnage 1989an sortu zen eta ordutik 150 funtzio baino gehiago egin dituzte; besteak beste, Marokon, Belgikan eta Suitzan. Euria eginez gero Landako Gunean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!