[EGITARAUA] Tabirako igerilekuak Esklerosi Anizkoitza dutenekiko elkartasunez bustiko dira domekan

Anboto 2022ko uzt. 7a, 12:27

Uztailaren 10ean Busti Zaitez ekitaldia egingo da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako igerileku eta hondartzetan. Tartean, Tabiran.

Antolatzaileek adierazi dutenez, kanpaina honekin Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko behar diren errehabilitazio integraleko zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango da. Tabirako udalekuetan honako ekintza hauek egingo dituzte:

  • 11:00  Aqualudoteka /Jolasak Igerilekuan
  • 11:00- 11:45 Familia osoarentzako Aquagyma
  • 12:00etan. "Txapuzoia"
  • 12:15 -15:15 Puzgarriak
  • 18:00 – 19:00 Familia osoarentzako Zunba

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!