Hainbat sari eskuratuta bueltatu dira Marbellatik (Espainia) L'Atelier eskolako ikasleak. Guztira, 18 sari lortu dituzte.
Dantza klasikoan lehen saria lortu dute BabyStars, PetitStarlights eta Starlights taldeek, bakoitza bere mailan, eta, bikoteka ere lehen saria lortu dute L'Atelier eskolakoek haurren atalean eta junior mailan. Bestalde, Eloi Ruiz de Erentxuk irabazi du bakarlari moduan, junior mailan; Kaiet Amezua bigarren izan da.
Dantza garaikidean, Boomligth, Boom Run eta Boomshock taldeek lortu dute lehen saria, bakoitza bere mailan. Era berean, Haizea Hernandezek eta Markel Severrek osatutako bikoteak bigarren saria lortu dute, junior mailan. Open mailan, Anne Etxebarriak eta Imanol Reyerok osatutako bikotea izan da garaile. Bakarlari moduan, Imanol Reyerok eta Markel Severrek irabaztea lortu dute, bakoitza bere mailan.
Dantza urbanoan, Sliperitos eta Slipery taldeek lortu dute saria; baita Feel The Sound taldeak ere.