[ARGAZKI GALERIA] Tabirako eta Cafés Baqué, 50 urtez bidelagun

Anboto 2022ko uzt. 2a, 21:30

Tabirako saskibaloi klubak 50 urteko babesletza eskertu zion Cafés Baqué enpresari atzo San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian.

Ekimenak Iñigo Urkullu lehendakaria, Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidentea eta Ima Garrastatxu Durangoko alkatea batu zituen, besteak beste. Pablo Laso saskibaloiko jokalari ohi eta entrenatzailea ere bertaratu zen.

Mende erdiko ibilbideari errepasoa eman zioten eta Maria Baqué omendu zuten urteetako laguntza eskertzeko. L 'atelier dantza konpainiaren eta Gehi Zazpi Durangoko txelo taldearen saioak izan ziren. 

(Argazkien egilea: Tin)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!