Durangok eta Montevideok senidetzea onartu dute

Anboto 2022ko uzt. 1a, 10:55

Montevideoko ordezkaritza bat Durangora etorriko da irailean. Orduan sinatuko dute senidetze akordioa.

Erakunde biek baieztatu dutenez, irailean Sofía Espillar, Montevideoko Departamentuko Batzordeko presidentea buru duen ordezkaritza bat etorriko da Durangora. Bertan, senidetze akordioa sinatuko dute lotura historiko eta kulturalak estutzeko helburuarekin. Hitzarmenaren helburuak esperientziak trukatzea, proiektuak trukatzea eta elkarren arteko ezagutza bultzatzea da.

Durangoren azterna Montevideon

Bruno Mauricio Zabala durangarra izan zen Montevideo hiriaren sortzailea. Horrek lotura historikoa sortu zuen Durangoren eta Uruguaiko hiriburuaren artean, euskal migrazioarekin eta haren eraginarekin batera. Udal agintariek jakinarazi dutenez, Montevideon "Zabala plaza dago, Bruno Mauricio Zabalaren omenezko monumentua duena, eta Durango izeneko saihesbide batek inguratzen duena".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!