AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK

Trenbidearen trazadura berreskuratzearen alde egin dute aurrekontu parte hartzaileetan

Anboto 2022ko eka. 28a, 14:18

Boto gehien jaso duen proposamena izan da. Horrez gainera, umeentzako parke berriak egingo dituzte Ibaizabalen eta San Fauston. Otamotzenako parkea argiztatu egingo dute.

Durangoko Udalak amaitutzat eman du aurrekontu hartzaileen bozketa fasea, eta babesik zabalena jaso duten proiektuak zeintzuk diren jakinarazi du. Trenbide zaharraren trazadura herritarrentzat berreskuratzea izan da aukerarik bozkatuena. Horrez gainera, beste proiektu batzuek ere ikusiko dute argia 2023ko aurrekontuetan: San Fauston eta Landakoko Ibaizabal parkean umeentzako jolasgunea ipintzea onetsi dute herritarrek. Eta Otamotzena parkeagaz ere, antzeko. Parkea argiztatzea eta txintxaunak ipintzea bozkatu dute. Madalenako ermita erabilera sozialetarako egokitzea, Tabiran umeentzako ur parkea ipintzea eta erdiguneko zebrabideak argiztatzea ere izan dira aurrera egin duten beste proiektu batzuk.

Udal agintariek dioenez, Durangoko aurrekontu parte hartzaileak "egonkortu" egin dira lau edizioren ostean. Aurrerantzean ere bide beretik jarraitzea aurreikusi dute. Aurtengo prozesuan 69 proiektu egin dira bozkatzeko. 1.469 durangarrek parte hartu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!