Tren geltoki ondoko hesiak erretiratuko dituzte

Anboto 2022ko eka. 27a, 14:59

Dagoeneko urbanizatuta dauden eremuko hesiak izango dira kenduko dituztenak, Ezkurdi eta epaitegi ondoko arlokoak. Udalak eta Euskal Trenbide Sareak erabaki dute hesiak kentzea.

Euskal Trenbide Sareak eta Durangoko Udalak tren geltokiaren ondoko hesiak kentzea erabaki dute. Lanak uztailaren erdialdean hastea aurreikusi dute. Espazio hori zabalduta eta maiatzean libratutakoekin batera, 2.000 metro karratu inguru egongo dira erabilgarri. Udalaren berbetan, "Udalak eta Eusko Jaurlaritzak PERIaren inguruan lortu" duten aurre akordioak "lagundu" egin du hesiak kentzea. Horri eskerrak, durangarrek urteetan hesituta eta aprobetxatu ezinda edukitako espazioa berreskuratuko dutela gaineratu dute udal agintariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!