'Bi arnas' dokumentala eskainiko dute eguenean Kurutzesantun

Anboto 2022ko eka. 27a, 20:00

Dokumentalak torturaren gaia lantzen du, Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta haren ama Maria Nieves Díazen bidez. Filma 19:00etan hasiko da.

Bi arnas dokumentalak Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta haren ama Mari Nieves Díazen istorioa kontatzen du, torturaren gaia erdigunean ipinita. Filmaren egileek adierazi dutenez, dokumentalak "itolarri bi" kontatzen ditu, "amaren ahotik, alabak azalean bizitakoa". Dokumentalaren bultzatzaileek "torturaren erabilpena" salatu eta "elkartasuna" adierazi gura diete "jasan dutenei", "aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin". Filma eguen honetan, ekainaren 30ean emango dute Kurutzesantu museoan, 19:00etan.

Dokumentala crowdfunding diru-bilketa eginda finantzatu zuten Borda Gorri Produkzioak ekoiztetxeko kideek, irabazi asmorik barik eta instituzioen laguntzarik barik. Dokumentalean Nekane Txapartegik, Paco Etxeberriak eta Serge Portellik ere parte hartzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!