'Indarkeria matxistak baditu hamaika aurpegi' lelopean elkarretaratzea egin dute gaur Durangon

Anboto 2022ko eka. 24a, 21:33

Dozenaka lagun batu dira Andra Marian azken eraso matxista salatzeko.

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak eta LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egin dute gaur. Kontzentrazioa azken eraso matxista salatzeko izan da eta dozenaka lagun batu dira.

Joan zen asteburuan publiko egin zenez, Durangoko negozio baten jabea atxilotu dute langile bati sexu erasoa egitea eta diru truke haurdun gelditzeko eskatzea leporatuta. Salaketa horren aurrean, gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!