[ARGAZKI GALERIA]: Durango Arku Taldeak lehenengoz hiru domina eskuratu ditu txapelketa batean

Anboto 2022ko eka. 22a, 09:50

Bizkaiko arku tiro txapelketan eskuratu dituzte hiru dominak: urrezko bat eta brontzezko bi. 

Zapatuan aire zabaleko arku tiro txapelketa jokatu zen, eta Durango Arku Taldeak emaitza paregabeak eskuratu zituen. Emakumezkoetan Elisabeth Luengok lehen postua eskuratu zuen eta bere taldeki Roberto Fernandezek eta Pedro Herediak brontzezko domina bana. "Oso pozik gaude. Klubarentzat lorpen handia izan da. Klubaren historian ez dira inoiz hiru podium txapelketa berean lortu eta oso pozik gaude", azaldu du Luengok. 

Bestalde, txapelketa berean, emakumezkoetan, Zaldibar Arku Taldeko Lidia  Cañetek bigarren postua eskuratu zuen, Luengoren atzetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!