Astebetean 119 kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Ekainaren 13tik ekainaren 19ra koronabirusagatik 119 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 32 Durangon, 31na Elorrion eta Zornotzan, 10 Abadiñon, 7 Zaldibarren, hiruna Atxondon eta Berrizen eta 2 Iurretan. 

Astebetean 4.395 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 342 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 13, Zainketa Intentsiboen Unitatean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!