Durangok eta Uruguaiko Montevideo hiriburuak senidetze prozesua hasi dute

Anboto 2022ko eka. 17a, 10:57

Alde biek lotura historikoak eta elkar ezagutzak estutu gura dituzte. Montevideo hiriaren sortzailea durangar bat izan zen: Bruno Mauricio Zabala.

Durangoko Udalak eta Uruguaiko Montevideo hiriburuak kultura-lankidetzarako proposamen bana eramango dute ekaineko osoko bilkurara. Durangoko Udalak jakinarazi duenez, alde biek senidetze prozesu bati ekitea erabaki dute herri biak batzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta. Erakunde bien arteko hartu emanak 2019 amaieran hasi ziren, Montevideoko Euskal Etxearen bitartekaritzari eskerrak. Durangar bat izan zen Montevideo hiriaren sortzailea: Bruno Mauricio Zabala.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!