EAJk aurkezpen saioak egingo ditu Gaitasun Handiko Osasun Zentroa herritarrei erakusteko

Anboto 2022ko eka. 14a, 15:22

Aurkezpenak ekainaren 16tik 30era egingo dituzte herriko sei gunetan. Jeltzaleek diotenez, aurkezpenen asmoa proiektuak "durangarrentzat dituen onurak" eta "herritarren beharrezko babesa" bilatzea da.

Durangoko EAJk Gaitasun Handiko Osasun Zentroaren proiektua aurkezteko sei saio egingo ditu ekainean zehar. Jeltzaleek "Durangoko herritar guztiei" eman gura diete proiektuaren berri, eta herriko hainbat puntutara joko dute zuzen zuzeneko azalpenak emateko. Azalpenak emateaz arduratuko direnak Izaskun Urien Durangoko Uri Batzarreko presidentea eta Mireia Elkoroiribe bozeramailea izango dira. Jeltzaleek diotenez, aurkezpenen asmoa proiektuak "durangarrentzat dituen onurak" azaltzea eta "herritarren beharrezko babesa" bilatzea da. 

Honako hauek izango dira EAJk egingo dituen aurkezpen saioak:

Ekainaren 16a

  • Lekua: Madalenako ermita
  • Ordua: 20:00 - 21:30
  • Nori zuzendua: Madalenako eta San Inazioko bizilagunak.

Ekainaren 23a

  • Lekua: Batzokia
  • Ordua: 20:00 - 21:30
  • Nori zuzendua: Alde Zaharreko eta Erdiguneko bizilagunak.

Ekainaren 24a

  • Lekua: San Faustoko eliza
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Nori zuzendua: San Faustoko bizilagunak.

Ekainaren 27a

  • Lekua: Elkartegia
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Nori zuzendua: Muruetatorreko eta Landakoko bizilagunak.

Ekainaren 28a

  • Lekua: Institutua
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Nori zuzendua: Aramotzeko eta San Rokeko bizilagunak.

Ekainaren 30a

  • Lekua: Ibaizabal ikastola.
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Nori zuzendua: Tabirako, Artabillako eta Juan Itziarko bizilagunak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!