Durangoko dendariek, artisauek eta ostalariek kalera irtengo dute asteburu honetan uda sasoiari ongietorria egiteko. Ekainaren 17an (barikua) eta 18an (zapatua) dendariek haien produktuak kaleratu eta tailerrak antolatuko dituzte. Horrez gainera, oparitxoren bat emango dute erosketak egiten dituztenen artean. Gainera, barikuan, 18:00etatik aurrera suagaz eta bengalekin lagundutako zankoen kalejira egongo da Durangoko kaleetan. Kalejira Alluitz kaletik hasi eta Alde Zaharrean amaituko da.
Bestalde, Naiz Marketek Andra Mariko elizpean egingo du merkatua. Postuak zapatu osoan zehar eta domeka goizean egongo dira bisitatzeko moduan. Bertan askotariko postuak eskuratu ahalko dira: sortzaile berrien arropa, osagarriak, artea, txakurrentzako osagarriak zein vintage produktuak. Zuzeneko musika ere egongo da. Zapatuan saio bat egingo dute 19:30etan eta beste bat domekan, 11:30etan.
EGITARAUA
Ekainaren 17a, barikua
- Egun osoan zehar, udari ongietorria egingo diete dendetan
- 18:00 Kaleko musika animazioa
Ekainaren 18a, zapatua
- Goizean zehar, udari ongietorria dendetan.
- 10:30 - 20:30 Naiz Marketen merkatua Andra Marian.
- 19:30 - 20:30 Musika zuzenean Andra Marian.
Ekainaren 19a, domeka
- 10:30 - 14:30 Naiz Marketen merkatua Andra Marian.
- 11:30 - 12:30 Musika zuzenean Andra Marian.