Makallau Saltsan dendako lantaldeak dedikazio eta mimo handiz egiten du lan bezeroei bakailaorik onena eskaintzeko. Lorturiko kalitatea urterik urte ikasitako ogibide baten emaitza da. Islandiako bakailaoa eskaintzen dute, bere ezaugarriengatik onena den bakailaoa. Eta era askotara aurkitu daiteke dendan: gatzatua, gezatua zein prestatua. Petri Estudillok eta Iñaki Uribek bakailaoaren sekretu guztiak kontatu dizkigute.