Ehun parte hartzailetik gora Hitzez eta Ahotsez kultur ekimenean

Jone Guenetxea 2022ko eka. 10a, 12:00

2019an Plateruenean egindako Hitzez eta Ahotsezen edizioko argazkia.

Hitzez eta Ahotsezen edizio berriko gaia Ametsa izango da. Ardatz horren inguruan 100 parte hartzailetik gora jolastuko dira gaur, ekainak 10, San Agustin kultur gunean. Eurek aukeratu edo sorturiko testuak irakurriko dituzte oholtzara igoko direnek. Horrez gainera, bertsoak eta musika ere uztartuko dituzte. Urtero legez, denerik egongo da: bertako idazleak, bertakotuak, itzulitakoak, garaikideak, antzinakoak...

Irakurraldia 17:00etan hasiko dute, txalaparta doinuekin. Antzerkilariek, musikariek eta dantzariek ere lekua izango dute, euskarazko literaturaren piezak taula gainean erakusten. Besteak beste, Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek bertsotan egingo du, eta Txomin Bengoak abestu egingo du. Unai Iturriagak, Igor Elortzak eta Beñat Gaztelu-Urrutiak osaturiko hirukoteak ere musikagaz girotuko du saioa, Erika Lagomak koplak abestuko ditu eta Karrika taldeak antzerkiaren bitartez ametsen inguruan gogoeta egingo du. Luhartz musika taldeak emango dio amaiera ekitaldiari.

San Agustineko oholtzan
Bigarren urtez, ekimena San Agustin kultur gunean izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrera librea izango da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!