Kimuak programa Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du, euskal film laburrak sustatzeko eta zabaltzeko. Film hauek nazioarteko zinema jaialdietara eta ikus-entzunezko ekimenetara bidaliko dira. Hauek dira aurtengo katalogoa osatu duten lanak: Ainhoa Olaso eta Enara Garciaren Hemen bizi da maitasuna, Maider Oleagaren Irrits, Aitzol Saratxagaren Lanbroa, Irati Gorostidiren Contadores, Esti Urresolaren Cuerdas eta Maider Fernandezen Fe.
Kimuak programaren 25. edizioaren deialdian 75 proposamen aztertu dira. Zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztu dituzte. Aurtengo batzordea bost kide hauek osatu dute: Maria del Puy Alvarado (ekoizlea, gidoilaria eta irakaslea, Malvalanda ekoizpen etxearen sortzailea), Alejandro Diaz Castaño (FICX, Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria; Vanesa Fernandez (Zinebi Bilboko Dokumentalaren eta Film laburren Nazioarteko jaialdiko zuzendaria, Iñaki Lazkano (EHUko irakaslea eta ikertzailea) eta Javier Ocaña (zinema kritikaria eta idazlea).