Durangoko Udalak Uda Giro kultur zikloa aurkeztu du gaur. Aurtengo edizioa "anitza" izango da Arantza Arrazola San Agustin Kulturguneko koordinatzailearen berbetan. "Anitza eta kalitatezkoa. Harribitxi txikiekin osaturiko egitaraua, eta hemengo kultur sorkuntzaren isla ere baduena", adierazi du. Arrazolak, Carnage konpainia frantsesaren Les Tapas ikuskizuna, Elene Carreto durangarraren Topatuko garen leku horretan obra, Miren Agur Meabe eta Dana Moyaren Begiak zerumugan poesia musikatua eta Javier García mimo zaldibartarraren Nao-Now-Nau ikuskizuna azpimarratu ditu, besteak beste.
Aretokoa, kalean
Ikuskizunak kalean egingo dituzte, betiere, eguraldiak laguntzen badu. Otamotzena parkea, Aurora Abasolo parkea, Tabirako zelaiak zein Ezkurdi parkea izango dira kultur ikuskizunen eszenatokietako batzuk. Euria balitz, ikuskizunak barrualdeetara eramango dituzte. Landako Gunera, besteak beste. Julián Ríos alkateordeak eta Ane Abanzabalegi kultura zinegotziak herritarrak deitu dituzte kulturaz "muga barik" gozatzera.
EKAINAK 23 - EGUENA
- 18:30ean, Maria Urcelay eta yogurinha Borovaren Meri, Mari eta Lari, Otamotzena parkean (euria eginez gero, San Roke ermitan).
EKAINAK 26 - DOMEKA
- 19:00etan, Potx eta Lotx pailazoen Kaleak bizirik, Tabira parkean (euria eginez gero, Ibaizabal ikastolan).
EKAINAK 29 - EGUAZTENA
- 20:00etan, bertso saioa Aitor Bizkarra, Iruri Altzerreka, Ander Sarriugarte eta Amets Arzallus. Gai jartzailea: Ander Elorriaga. Tabira parkean.
UZTAILAK 2 - ZAPATUA
- 17:30/21:00etan, Y Medio Teatroren Sie7e, Plateruenako terrazan (euria eginez gero, Landako Gunean).
- 20:00etan, Berdinki zirkusen Mikra, Aurora Abasolo parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
UZTAILAK 3 - DOMEKA
- 20:00etan, Arandoño elkartearen 25.urteurren kontzertua Musika Arandoñoko dorrearen azpian, Andramariko elizpean.
UZTAILAK 8 - BARIKUA
- 20:00etan, Dana Moya eta Miren Agur Meabe, Begiak zerumugan, Benita Uribarrena parkean (euria eginez gero, San Agustin kulturgunean).
UZTAILAK 10 - DOMEKA
- 20:00etan, Cia Carnageren Les Tapas, Aurora Abasolo parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
UZTAILAK 15 - BARIKUA
- 20:00etan, Insömnia, Plateruenako terrazan (euria eginez gero, San Roke ermitan).
UZTAILAK 28 - EGUENA
- 20:00etan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Luze edo motz, Tabira parkean (euria eginez gero, San Agustin kulturgunean).
UZTAILAK 31 - DOMEKA
- 20:00etan, BarSantiren Akabo!, Santa Ana plazan.
ABUZTUAK 6 - ZAPATUA
- 20:00etan, Nunavut glaziarren lurraldea, Ezkurdi parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
ABUZTUAK 12 - BARIKUA
- 20:00etan, Cia Barren Nao-Now-Nau, Aurora Abasolo parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
ABUZTUAK 27 - ZAPATUA
- 19:00etan, Markeliñe antzerki taldearen Homiens, Aurora Abasolo parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
IRAILAK 2 - BARIKUA
- 20:00etan, Larruaren Muda, Haatiken Ur eta Elene Carretoren eta Ioar Labaten Topatuko garen leku horretan, Ezkurdi parkean (euria eginez gero, Landako gunean).
Egitaraua Aurora Abasolo parkean aurkeztu dute.